Lehiaketarako bereziki moldatutako abestia jo zuen Aixa Barbarinek, finalean

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 10a, 01:00

Hamar finalista lehiatu ziren ostiralean Intxaurrondoko kultur etxean, Urrezko Pua irabazteko gogoz. Horien artean, hernaniar bat: Aixa Bar­barin gaztea. Abesti originala aukeratu zuen Aixak okasiorako, lehiaketarako bereziki prestatuta. Helburu batekin joan zen lehiaketara: ondo pasatzea, eta hori lortuta itzuli da. Maxi Gallardo Ar­gentinarrarentzat izan zen Urrezko Pua; Patxi Luquek jaso zuen zilarrezkoa; eta Pablo Zufiaurrek brontzezkoa; gitarrista originalenaren saria Juan Carlos Sasso argentinarrarentzat izan zen. Ha­mar finalistek jotako abestiekin diskoa grabatzekoak dira orain.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!