Ate irekiak antolatu ditu Hernaniko Eskubaloi Taldeak, eskubaloi eskola martxan jartzeko asmoz. Bigarren saioa igandean izan zen, Imanol Alvarezekin batera, Bera Berako Ohorezko mailako emakumeen taldeko entrenatzailearekin. 71 neska-mutil inguratu ziren eskubaloia ezagutu eta probatzera eta antolakuntzakoak pozik dira izandako arrakastarekin. Hurrengo eta azkeneko saioa, abenduaren 22an.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!