«Gustura nago emandako mailarekin, esperientzia berria izan da, ederra»

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 10a, 01:00

Madrilen izan da asteburuan Jon Ansorena txistulari hernaniarra, Certamen Na­cio­nal de Interpretación In­ter­centros `Melómano´ txapelketan. Musikeneko or­dez­kari gisa joan zen, beste lau ikaslerekin batera. Harridura punttuarekin eta ilusionatua ekin zion bideari Ansorenak, aurreneko aldia baitzen, txistuaren gisako instrumentu batek halako txapelketan parte hartzen zuela. Larunbatean bertan jo zuten Musikeneko bost musikariek, eta ez zuten finalerako pasea lortu. Hori bai, esperientzia gisa, ikaragarria izan zela dio An­so­renak: «esperientzia berria izan da eta gustura nago emandako mailarekin. Parti­tu­ra moderno eta kontenporaneoak jo nituen eta lan txukuna egin nuela uste dut. Txistulari txapelketetan har­tu izan dut parte, baina hemen pianoa, biolina, txeloa jotzen zuten musikariak zeuden, maila ikaragarrikoak... Igandeko finala ikusi besterik ez zegoen...»

Notizi ona, txistuarentzat
Publikoak erreakzio berezirik izan ez bazuen ere, antolakuntzakoak hasieratik interesatu ziren txistuagatik: «segituan gerturatu ziren guregana; halako txapelketetan txistua bezalako instrumentu tradizionalik ez zela ezagutu zioten... Txistua­rentzat aurrerapausu ona izan dela uste dut» .

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!