Akarregi eta Martindegiko errotonden arteko bidea, itxita

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 10a, 01:00

Añarbeko ur tuberia desbideratzeko lanak direla eta, Akarregiko errotondatik Mar­tindegiko errotondara dijoan bidea itxi egingo dute trafikoarentzat. Gaurtik egongo da itxita, eta 2014ko urtarrilaren 31 arte luzatuko dira lanak.

Kamioiak autobiatik,
gainontzekoak Akarregi atzeko bidetik

Industria poligonoetara joan-etorria egin behar duten ka­mioiek Urumeako autobiatik egin beharko dituzte sartu-irteerak; beti ere, Zikuñaga­ko lotura erabilita. Gainontzeko ibilgailuei da­gokienean, Akarregiko atze­a­ldeko bidea erabili ahal izango dute, egokitua egongo baita bi norabideetara. Go­mendatu dute seinaleen bidez markatutako ibilbideak ja­rraitzea eta zalantzarik izanez gero, Udaltzaingora jotzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!