Toti Martinez de Lezea: «Zer pasa zitzaion benetan Donostiako jendeari?»

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 10a, 01:00

Bi hitzaldi eta dokumental emanaldia antolatu ditu Her­nani Errotzen taldeak, Me­mo­ria Historikoa lantzeko. Eki­men horien bueltan, au­rre­neko hitzaldia gaur emango du Toti Martinez de Le­zeak; Biterin izango da, 19:30etan. Nafarroa eta 1813­ko Do­nostiako erreketari bu­ruzko azalpenak emango di­tu: au­rrekariak, zergatik gertatu zen, izandako ondorioak, Do­­nostia berriz nola erai­ki zen... Eta bereziki, gi­zart­eak bizitu zuen momentu hartaz hitz egingo du Toti Martinez de Lezeak. Nahi adina galdera egiteko aukera izango dela ere jakinarazi du.

Zein ondorio utzi zituen herrian?
Donostiarren lekuan jarri nahi du Toti Martinez de Lezeak gaur­­ko hitzaldian, eta be­raiek nola bizitu zuten eta zein ondorio jasan zituzten kontatu. Dio, 1813ko Do­nos­tiako erreketa eta gero, alde politikoa dela historialari guz­tiek kontatzen dutena: Europako inperioen gatazka, Napoleon, ejertzito ingelesa... «Eta zer ger­tatu zitzaion Donostiako jendeari? gai ho­ri da niri benetan interesatzen zaidana; 200 urte pasa di­ra, eta haiek gure birraitonak-birramonak... ziren». Toti Martinez de Le­zearen esanetan, tro­pa ingelesak Bre­txatik sartu ziren Do­nos­tiara, eta as­ko izan ziren ongi eto­rria egitera gerturatu zirenak... «Ez zu­ten es­pe­­ro­tako erreakzioa izan or­dea: tiroak, hilketak, bor­txa­ke­tak... Do­nos­­tiara sar­tu zi­ren soldaduek nahi zuten guz­tia egiteko askatasuna izan zu­ten... Muga pasa au­rre­­ko az­ken pausua zen Do­nostia, eta hori izan zen jaso zuten saria». Donostiarrek jasandako era­soek utzitako ondorio go­gorrez gain, abuztuaren 31ko erreketak erabat ondoratu zi­tuen asko eta asko: «erreketa gu­txi ez balitz, etxea galtzeaz gain, hiria uztera behartu zie­ten donostiarrei irailaren 1ean. Batzuek probintziako fa­miliarren baserrietara egin zuten ihes... Eta ezer ez zutenek, zer gertatu zen haiekin?». Toti Martinezek dio, Do­nos­tia nola berreraiki zen ja­ki­tea ere, inportantea dela: «20 ur­te eta gero, Donostia be­rre­rai­kia zegoen, erre zutenaren oso antzeko. Abera­tsek jarritako diruarekin egin zen; po­breei lurrak erosi eta eraiki zuten; ondoren, garestiago saltzeko. Diputazioak ere jarri zuen dirua... Sozietate hispanoingelesa ere sortu zen eta galdutako guztiaren berri eman zen; ingelesek ordea, ez zuten ezer jarri. 100 donostiarren testigantza ere bidali zen eta horregatik daukagu gertatutakoaren berri».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!