Txismita Mus Txapelketa antolatu du aurten ere, Errugbi elkarteak. Ostiralean izango da Landaren, 22:00etatik aurrera. Izena, honako tabernetan eman daiteke: Zintzarri, Ekos, Atxur, Tripontzi eta Kixkal. Inskripzioa, bikoteko 20 euro. Gehienez 32 bikotek hartu dezakete parte. Izen ematea, txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago itxiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!