Toti Martinez de Lezea, Nafarroa eta Donostiako erreketari buruz

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 9a, 01:00

Hernani Errotzen taldeak Memoria historikoa lantzeko hainbat ekimen egin ohi ditu eta abenduan, bi hitzaldi eta dokumental emanaldi bat an­to­latu ditu. Aurreneko hi­tzal­dia, bihar bertan izango da.
Toti Martinez de Lezea idaz­le ezagunak Nafarroa eta 1813ko Donostiako erreketari buruzko azalpenak emango di­tu. 19:30etan izango da Biterin.

Katalunia: historia eta
gaurkotasuna

Hurrengo hitzaldia abenduaren 17an izango da, hau da, datorren astean. Kasu honetan, Koldo Martinez Garatek Kataluniari buruzko xehetasunak kontatuko ditu; historia eta gaurkotasuna, Catalunya ¿un próximo Estado independiente? izenburupean.

Orreaga 778-824
Dokumental emanaldia ere da­torren astean izango da, abenduaren 18an. Orreaga 778-824 dokumentala izango da ikus­gai. Dokumental hori, Na­barraldek egina da Her­naniko Udalaren laguntzarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!