kale antzerkia Euskeraz hitz egiteko edabe magikoa: ‘Euskura’

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 8a, 01:00

Ruth Martinezen laguntzarekin kale antzerkia egin zuten ostiralean AEKko kideek. Euskeraren erabileraren inguruko parodia egin zuten herriko hiru puntutan. Eta euskeraren erabileran sekulako nobedadea izango denaren berri eman zuten: Euskura, euskera gure eskura. Edabe magikoa zientzialari batzuen laguntzarekin asmatu dute. Edabe hori har­tzen dutenek euskeraz hitz egiten dute. Baita helduek ere euren artean. Salgai dago bost euroan eta ostiralean dohainik banatu zuten herritarren artean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!