Kisua: nekazarien lagun, gosearen etsai

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 8a, 01:00

Goizuetako kisulabeetan ibilaldia egin zuten, Jose Jabier Etxeberriaren azalpenak entzunez.

Kareari kisua esaten zaio Goizuetan. Kisua, lurra berotu eta nekazaritzarako egoki jar­tzen duena, hemen bezalako lur azidoak diren sailetan. 1850ean gosete latza pasata zeuden Urumea bailarako he­rriak, eta jakin zuten ki­sua na­hastuz ge­ro, lurrak arto gehiago ematen zu­e­la. Eta hala egin zu­ten, ge­ratu ga­be, ki­su­labeak (ka­ro­biak) egin, eta kisua produzitu, geratu gabe. Beste era­bilera batzuk ere eman izan zaizkio: abono bezala, zomorroen kontra, eraikuntzako mortero bezala, medizinako desinfektante bezala...

Goizuetan, labez labe
 oinez Goizuetan joan den astean ibili ziren kisulabeak ezagu­tzen. 15 lagun bildu ziren, eta Jose Jabier Etxeberriaren azalpenak entzun zituzten, Umore Ona elkarteak antolatuta. Goizueta ezagutzenen zor­tzigarren saioa urtarrilean: Ibilbide Megalitikoa.

Aztarrenak hor oraindik
 Urteetan iraun zuten labe haiek lanean. Azta­rre­nak hor daude, mendi-mendian ba­tzuetan eta he­rritik gertuago beste batzuetan. Egurra eta kareharria behar ziren, eta huraxe ze­goen inguruetan jartzen ziren labeak. Kare­harria sartu, otea eta larrarekin tapatu, eta gero pagoa eta haritz egurra sartu; piztu, eta egunetan izaten zuten han. Ikusi nahi dituenak hor dauzka, oraindik, zutik, do­tore, garai ba­tean izan zu­ten garran­tzia zein zen balekite bezala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!