Gaur hasiko dira janaria biltzen, Saharara bildatzeko

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 9a, 01:00

Aurten ere martxan jarri du Hernaniko Udalak Saha­rako kanpamenduetara ja­naria bidaltzeko kanpaina. Gaur bertan hasiko dira produktuak biltzen ikastetxe eta supermerkatuetan eta Bite­rin. Eta kanpainan da-biltzan arduradunek Kro­nikari jakinarazi diote, nahiko egoera larrian daudela aurten, «oso jende gutxi baitago kanpaina aurrera ateratzeko».
Gainera, janari guztia bil­du eta sailkatzeko, 12 eguneko epea izango dute. Dei egiten diete herritarrei, janaria emateaz gain, zentzu horretan ere laguntzeko kanpainarekin.

Ikastetxeetan, 20ra arte
Ikastetxeetako kanpaina, abenduaren 20ra arte izango da. Biterin eta supermerkatuetan, urtarrilaren 10era arte.
Bestalde, hitzaldi bat an­to­latu dute hilaren 17an.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!