Bola eta Toka Eguna antolatu dute gaur Ategorrietan. Egun osoko festa izango da. Goizean, bola eta toka txapelketak jokatuko dira, 09:30etatik 11:00etara. Ondoren, 12:00etan meza izango da eta 14:00etan, bazkaria Ategorrietako elkartean.
Bolari eta tokalariei omenaldia
Urtero bezala, bolari eta tokalariak omentzeko ere aprobetxatuko dute eguna. Aurten, honakoak izango dira omenduak: bolarietan, Pedro Lazkano eta Jose Mari Etxebeste; tokalarietan, Pedro Maria Macicior.