Imanol Alvarezekin, eskubaloia probatzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 8a, 01:00

Ate irekiak izango dira gaur 8-14 urtekoentzat, 11:30etan Kiroldegian.

Hernaniko Eskubaloi tal­de­ak martxan jarri nahi du Es­ku­baloi Eskola, 8-14 urteko gazte­txoentzat, eta gaur ate irekiak izango dira. Hiru igandetan antolatu dituzte ate irekiak eta gaur bigarren saioa izango da. 11:30etan hasiko da, Kirolde­gi­an. Eskubaloia proba­tu nahi du­ten gaztetxoei azal­tzeko dei egi­ten diete. Gainera, Imanol Alva­rez izango da bertan, Bera Be­ra­ko Ohorezko Mailako Ema­ku­mez­koen talde­ko entrenatzailea. Hurrengo saioa abenduaren 22an izango da eta David Rodriguez eta Julian Esquide izango dira bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!