Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa martxan da eta lanak entregatzeko epea abenduaren 20ra arte dago zabalik. Biterin entregatu behar dira, 18:00etatik 20:00etara. Paperean edo kartoi-lumazko euskarrian entregatu behar dira lanak, 38 cm-ko zabalera x 44 cm-ko altuerakoak. Formatu digitalean ere aurkeztu behar dira, formatu edo neurri berean, 300 ppp-ko erresoluzioarekin eta CMYK kolorearekin. Kartelaren izenburua: Hernaniko Inauteriak 2014. Saria: 600 euro. Informazio gehiago eta baldintzak: www.hernani.net.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!