Barre algaraka jarri zuten Biteri

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 8a, 01:00

Biteriko Areto Nagusia, lepo bete zuen ostegunean, Golden Apple Quartet laukote ezagunak. Ikuskizun ederra eman zuten beraien azken lanarekin: Érase una vez... los Golden. 25 urte bete ditu taldeak eta ibilbide osoaren errepasoa egin zuten, narrazioa, kantua eta antzezpena nahastuz. Eta guztia, umorez blai. Barre algaraka jarri zituzten bertaratutakoak, batez ere, Maria de la O abestiarekin eta irrati zahar batean sintonia bila aritu zirenean. Bukatzeko, gabon kanta bat eta Mikel Laboaren Oi Pello Pello abestu zituzten. Sekulako txalo zaparrada artean agurtu zituzten lau musikariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!