Hernaniko PSE-EE alderdiak alkateari eskatu dio, Bozeramaileen Batzordea deitzeko, etzi.
hernaniko PSE-EE alderdia kezkatuta dago herriko segurtasun gabeziarekin eta prentsa ohar bidez jakinarazi du, Hernaniko alkateari eskatu diola Bozeramaileen Batzordea deitzeko, gaia landu dadin.
«Azken asteetan, lapurreta kasuak izan dira kalean eta beharrezkoa ikusten dugu bilera bat egitea gaia lantzeko eta konponbidea bilatzeko. Alkateari eskatu diogu asteartean Bozeramaileen Batzordea deitzeko», azaldu dute sozialistek
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!