Palindromoa: atzekoz aurrera berdin irakurtzen den hitz edo esaldia

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 8a, 01:00

Aisia, aztihitza... dira hitz horietako batzuk eta esaldiak egiten ere erakutsiko du Markos Gimenok, bihar. Tailerrak emango ditu Biterin, 09:30, 14:30 eta 19:00etan. Asteartean, berriz, hitzaldia emango du GoiEner kooperatibak: ‘Energia berriztagarrien sorkuntza’.

«Atzekoz aurrera ere ber­din irakurri daitekeen testua da palindromoa. Testu sime­trikoa. Kapikua. AztihitzA», halaxe dio Markos Gimenok. Bihar, Hernanin izango da eta bi orduko tailerrak emango ditu Biterin. Hiru ordutegi desberdinetan izango da auke­ra: 09:30, 14:30 eta 19:00etan.

Hizkuntzarekin jolasteko aukera
Gimenok, euskal palindromo­ak landuko ditu. Tailerrean, tes­tu simetrikoen historia eta isto­rioak ezagutzeko aukera izan­go da eta adibideak eta ari­keta praktikoak ikusi eta egin­go dituzte. Hizkuntza­rekin jo­las­teko aukera ederra izango da. Halaxe dio Gimenoren esal­di palindromo batek: Eto­rri, ez? Jolastu nahi baduzu ez galdu aukera, ekarri arkatzak. Bestela, arkatzak ekarri aukera galdu. Ez baduzu nahi jolastu ez etorri. Informazio gehiago: ww.blogak.com/zerorajasoa.

Energia berriztagarriak hizketagai, etzi
 GoiEner kooperatiba energia berriztagarrien (renovable) sor­kuntzaz eta erosketaz ardu­ratzen da eta asteartean hitzal­dia emango du, 19:00e­tan Bite­rin. GoiEner, ia 900 bazkide ditu­en kooperatiba da eta ira­bazi asmorik ga­be­koa. «Ener­gia, batez ere elek­trikoa, egun­go gizar­teetako oinarriz­ko ondasuna bihurtu da, ura edo elikagaiak bezain beha­rrez­koa. Hori horrela, GoiEne­rren hel­burua da, he­rritarrek oina­rriz­ko onda­sun honen kontrola berresku­ra­tzea, ho­nen garran­tziaz jabe­tzea, ener­giaren kon­tsumo ardura­tsu eta iraun­korra bultzatuz» diote. GoiE­ne­­­rrek subiranota­sun energe­tikoa be­rres­kuratu nahi du, egun­go sekto­re elek­trikoan libe­raliza­tuta dauden espa­rrue­tan sar­tuz: merkatu­ratzea (energia erosketa) eta sorkun­tza. Astear­teko saioan, batez ere, sokun­tzari buruz ariko dira.

Izen ematea, AEKn
 Bi saioak AEKk antolatu ditu Zilegi Eskolen barruan eta izena eman behar da: zilegies­kola@aek.org edo 607 592 864.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!