Hernaniko zortzi jokalarik Euskadiko Selekzioarekin entrenamendua, gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 7a, 01:00

Nora Fuentes, Amets Castrejana, Nora Solano, Maialen Aranegui, Amaia Erbina, Marta Tejero, Leire Rodriguez eta Olaia Aizmendi jokalariak aukeratu dituzte Euskadiko Selekzioarekin entrenatzeko. Helburua urtarrileko txapelketa autonomikoa prestatzen hastea da. Arrasaten entrenatuko dira gaur, Asier Samperinoren agindupean. Entrenamendu orduak: 10:00-12:00- eta 14:30-16:30.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!