Zilegi Eskolen barruan, bi gai landuko dira datorren astean. Astelehenean, Euskal Palindromoak tailerra izango da, Biterin. 3 ordutegitan izango da aukera: 09:30, 14:30 eta 19:00. Asteartean, berriz, energia berriztagarrien sorkuntzaz ariko dira Goienerrekoak, 19:00etan Biterin. Bi kasuetan izena emateko: zilegieskola@aek.org edo 607 592 864.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!