«Aukera dagoen bitartean, dena ematera aterako gara»

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 7a, 01:00

Gaur irabazita, Binakako Txa­pelketa haundian aurrera egiteko aukera izango dute Barrenetxea IVak eta Jua­ris­tik. Finalerdietako partidua jo­katuko dute eta au­rrean, aurkari ezagunak: Uterga eta Ion. Bueltako partidua izango da eta aurrekoa galduta, irabazi beste aukerarik ez dute Barrenetxea IVak eta Jua­ris­tik. Bitan neurtu dituzte indarrak txapelketa berean, Uter­ga eta Ionen kontra; eta bietan ezin. Endika Barre­ne­txeak, azken okasio honi hel­du nahi dio: «au­kera dagoen bitartean, de­na ematera aterako gara. Au­rreko bietan gal­du egin du­gu, baina Juaristi eta biok ba­dakigu irabazi dezakegula». Gaurko finalerdia irabaziz gero, datorren larunbatean jo­katuko da desenpatea; eta fi­nal haundia, abenduaren 21ean.


Txapelketarekin, gustora
Joan den urtean txapela irabazi eta gero, faborito gisa ha­si zuten txapelketa Ba­rre­ne­txea IVak eta Juaristik. Fi­na­lerako pasea lortu aurretik, gustora dira orain arte egindako ibilbidearekin: «li­gax­kako ia partidu guztiak irabazi ditugu, eta orain arte egindakoarekin po­zik gaude. Jon eta Utergarekin egin du­gu topo azken fase honetan, eta gu baino hobeto daude. Jua­ristirekin ondo kon­pene­tra­tzen naiz, eta oraindik au­ke­ra badugula uste dut. Gus­tora gaude».


Gipuzkoako jokalari onena izateko, hautagaia
Profesionalki urte inportanteak izan dira azken hauek Endika Barrenetxearentzat. Gipuzkoako jokalari onena izateko hautagai aukera dute orain, eta ilusio haundiarekin jaso du notizia: «pelota mundutik ni aukeratu izana haundia da; irabazi gabe ere, nahiko sari bada niretzat. Gai­nera, aipatzekoa da esku pelota mundutik haratago joan izana, eta erremonte jokalari bat aukeratu izana». Barrenetxea herritarrek bozkatzeko: www.gipuzkoakirolak.net/urtekokirolaria_bozkatu.php.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!