Hernaniko batelek denboraldiko aurreneko estropada izango dute jokoan datorren asteburuan. Federazio Kopa jokatuko dute, hiru jardunalditan. Abenduaren 15 eta 29ko estropadak Elorrabin jokatuko dira eta abenduaren 22koa Tolosan. Estropada guztiak kadete eta infantil mailakoak izango dira.
Gipuzkoako batel ligari dagokionean, denboraldia urtarrilaren 11n hasiko dute maila guztiek. Aurreneko estropada gainera, Hernaniko arraun elkarteak antolatuko du, Loiolan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!