BeHatxeRojak disko berria aurkeztuko du: ‘Improvisandola’

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 7a, 01:00

maketa iaz atera ondoren, aurten diskoa tokatzen zen. BeHatxeRojak zazpi urte daramazki plazaz plaza, eta disko berria atera du: Improvisandola. Hamar kanta dira, maketako lau, eta geroztik egindako sei. Rock gogorra, rock&rolla, pop estilora jotzen duen rocka... ez da joera bakarreko taldea, rockaren barruan abaniko de­zen­tekoa biltzen du. 2006an pla­zan hasi, eta poliki-poliki be­re lekua egin du taldeak, Gi­puz­koan batez ere. 20-25 urte arteko bost hernaniar ari dira orain: Mikel Garcia, Unai Da­silva, Mikel Olabide, Bittor Herrero eta Beñat Alvarez. Ioritz Aldabe, berriz, teknikaria. Diskoan parte hartu du Aitor Sesmak ere, eta kolaborazioetan aritzen dira Enaitz Senperena, Xabier Astin­za, Beñat Castrillo... Ereñotzuko Pello Gorro­txa­tegiren estudioan grabatu dute diskoa, eta beren kabuz zabalduko dute. Ostiralean aurkeztuko du­te diskoa, 20:00etan, Zin­tza­rrin. Egunean bertan diskoa salgai izango da 5 euroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!