Akarregiko errotondatik Martindegiko errotondara doan bide zatia itxita geratuko da trafikoarentzat, datorren astearte goizetik aurrera, hau da, abenduak 10etik aurrera. Añarbeko ur tuberia berria desbideratu behar dutelako itxiko dute bidea. Obra horiek urtarrilaren 31ra arte luzatuko dira. Beraz, otsailean izango da berriz zabalik.
Kamioiak, saihesbidetik
Kamioien kasuan, industria poligonoetako sarrera-irteerak Urumeako saihesbidetik egingo dira, Zikuñagako lotura erabiliz.
Gainontzeko ibilgailuek Akarregiko atzealdeko bidea erabiltzeko aukera izango dute (saihesbidearen parekoa); bi norabideetarako egokitua egongo da.
Zalantzarik izanez gero, udaltzainekin kontaktatu
Udaletik eskatu dute, seinaleen bidez markatutako ibilbideak jarraitzeko eta zalantzarik izanez gero, udaltzainekin kontaktatzeko.
Eragozpen gutxi eragitea espero dute: «Aldaketa honek ahalik eta eragozpen gutxiena eragingo duelakoan, eskerrak guztioi aldez aurretik».