Errugbi elkarteak Txismita Mus Txapelketa antolatu du hirugarren urtez jarraian. Abenduaren 13an izango da, hau da, datorren ostiralean. Landaren izango da 22:00etan hasita. Izena emateko aukera, honako tabernetan: Zintzarri, Ekos, Atxur, Tripontzi eta Kixkal. Bikoteko, 20 euro. Gehienez 32 bikotek hartu dezakete parte. Izen ematea ostiralean bukatuko da, 21:30etan. Txapelez gain, sari ederrak izango dira: cava, bazkaria, whiskya, gazta...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!