Umeen sormena lantzeko, istorioegile tailerra

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 6a, 01:00

Eguberritako oporretarako, haurrentzako tailer bat antolatu du Udal Liburu­te­giak. Istorioegile tailerra izango da, 8-9 urtekoei zu­zendua.
Haurrak, joku askean eta bere egunerokoan, istorioak asmatzeko daukan joerari jarraipena eman nahi diote tailer honekin eta kollage teknika erabiliz, forma eman. Mugarik gabeko sormenean lan egingo dute, jonkoa oinarritzat hartuz.

Tailerra, goizez
Tailerra, abenduaren 23, 26, 30 eta urtarrilaren 2an izango da, 11:00etatik 12:30etara, Udal Liburutegiko haurren sailean.
Gehienez, 12 lagunentzako izango da lekua eta izen ematea zabalik dago. Plazak bukatu arte izango da aukera. Udal Liburutegian bertan eman behar da izena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!