«40.000 sinaduratik gora bildu ditugu eta eskerrak eman nahi dizkiegu hernaniarrei»

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 6a, 01:00

Kopagoaren kontrako sinadura bilketa egin du Duintasunak eta aurreikuspen guztiak gainditu direla azaldu dute. Hernanin, 1.226 bildu ziren.

Duintasuna, Gipuzkoa­ko pentsionista eta jubilatuen elkarteak sinadura bilketa egin du, kopagoaren aurka. Hernanin ere egin zen bilketa. Denera, 40.000 sinaduratik gora bildu dira eta herritarrak zoriondu nahi dituzte Duintasunako Her­na­niko kideek. «Aurreikus­pen guztiak gainditu ditugu eta 40.000 sinaduratik gora bildu ditugu. Hernanin, 1.226 bildu ditugu eta eskerrak eman nahi dizkiegu hernaniarrei».
Sinadura horiek guztiak Gasteizko Parlamentuan aurkeztu zituzten azaroaren 21ean.

Negoziaketan

Oraindik ezer erabaki ez badute ere, Legebiltzarrean pausoren bat emango dela uste dute Duintasunako ki­deek, «baina ikusteko dago. Negoziaketan dabiltza orain», diote. 18 milioi euroko laguntzaren berri eman dute, Eusko Jaurlaritza onar­tzekotan dena kopagoren eragina murrizteko. Lagun­tza hori izango litzateke 18.000 eurotik beherako errentak jasotzen dituztenentzat, besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!