‘Bit&Behin’, gazteen aldizkaria aurkeztuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 6a, 01:00

Aurkezpena, 20:30etan izango da Garin tabernan. Bi hilabetez behin argitaratuko da.

Bi&Behin aldizkaria aurkeztuko dute gaur. Bi hilabetean behin, Hernaniko gazteei zu­zendua egongo den aldizkaria izango da. «Gazteon­tzako txo­ko bat, gazteok landua eta gure ikuspuntutik gai desberdinak jorratuko dituena. Her­na­niko gazteok badugulako zer esan eta zer konta. Ha­mai­ka zapalkuntza jasaten ditugulako eta egunerokoan hamaika kezka dauzkagulako», azaldu dute.

Honako atalak landuko dituzte: lana eta etxebizitza, feminismoa, preso eta iheslariak, historia eta mundua. Horrez gain, herriko edozeinek idatzi ahal izango du; horretarako txoko bat egongo da (bitanbehin@gmail.com).

Aurkezpena 20:30etan izango da Garinen. Azaltzeko gonbitea luzatu dute. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!