Patinatzen ikasteko aukera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 5a, 01:00

Ume eta helduentzako ate irekiak izango dira Elizatxon, 17:00etan.

Lerroko patinetan ibiltzen ikasteko, Patin Eskola antolatuko dute Hernanin eta gaur ate irekiak izango dira probatu nahi dutenentzat. Ume eta helduentzako da. Probatu nahi dutenek gaur 17:00etan Eliza­txo ikastorala azaltzea besterik ez dute, patinak, kaskoa eta babesak hartuta. Abenduaren 12an, hau da, datorren ostegunean, bigarren saioa izango da.

Izena emateko aukera
Ikastaroan izena eman nahi dutenek, hilaren 12tik aurrera izango dute aukera: www.patineskola.com. 2 hiruhilabeteko iraupena izango du eta 60 euro izango da hiruhileko bakoitza. Bi mailatan banatuko dira: 5 eta 9 urte arteko umeak eta heldu­ak, hastapeneko mailakoak (os­te­gunero, 17:30-18:30); eta 10 ur­te­tik gorako umeak eta helduak, hobekuntza mailakoak (ostegunero, 18:30-19:30).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!