bi kontzertu berezi antolatu dituzte gaur Hernanin. Alde batetik, Golden Apple Quartet talde ezagunaren emanaldia izango da. 25 urte bete ditu taldeak eta ospakizun gisa antolatu du emanaldia. Gaueko 22:00etatik aurrera izango da Biterin. Sarrera guztiak saldu dira. Bestetik, Ensamble Moxos taldeak emango du kontzertua. 20:00etatik aurrera izango da San Joan Bataiatzailean, dohainik. Boliviako 20 gazte indigenek osatzen dute taldea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!