Euskeraz hitz egin nahi eta aukerarik ez duenari emango diote lekua Mintzodromoan. Bi saio izango dira: 10:00etan eta 18:00etan. Euririk ez bada, Biteri kanpoan izango da.
Euskara egunaK egitasmoaren barruan, Mintzodromoa antolatu dute gaur. Bertan, euskeraz hitz egin nahi eta aukerarik ez duenari lekua egingo diote. Denera, 150 lagun inguruk eman dute izena. Tartean dira, euskera ikasten ari direnak, Institutuko ikasleak eta euskaldun zaharrak. Bi saio izango dira: 10:00etan eta 18:00etan. Euririk egiten ez badu, Biteri kanpoan elkartuko dira eta bestela, Atsegindegin. Jendea mahaietan banatuko da eta hiru gairen inguruan hitz egingo dute hamabost bat minutuz. Bihar, berriz, kale antzerkia antolatu dute, 13:00etan. Eta ondoren, topa egingo dute euskeraren alde.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!