Langabetuentzako ingeles ikastaroa, dohainik

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 4a, 01:00

20 hernaniarrentzat izango da lekua eta ikastaroa bi astekoa izango da. Urtarrilaren 13 eta 20ko asteetan, astelehenetik ostegunera.

Hernaniko Yaben ingeles akademiak langabetuentzako ikastaroa emango du, guztiz dohainik. 20 langabetu hernaniarrentzat izango da lekua. Yabenen helburua da, motibatzea, ingelesa ikasten nondik hasi ez dakitenak, eta aholkuak ematea. «Krisiaren eraginez, ikasketa pribatua jaso ezin duten herritarrak daude eta gure herria izanik, zerbait egin nahi dugu horren aurrean, guri dagokigun arloan», azaldu dute.

Hernanin erroldatua, langabetua...
Baldintzen artean, honakoak daude: Hernanin erroldatua egon behar da, langabetua izan behar da eta ingeleseko oinarrizko maila izan behar da (0-1 mailak). 

Izen ematea, zabalik
 Ikastaroa bi astekoa izango da: urtarrilaren 13 eta 20ko asteetan. Astelehenetik ostegunera izango dira klaseak, goizez. Bi taldetan banatuta ariko dira. Izen ematea zabalik dago gaurtik, eta lehenbailehen eman behar da: 943 33 17 63 edo Kardaberaz 60, behea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!