Gaur erabakiko dira Binakako Txapelketako bi bikote finalistak. Horien artean, Endika Barrenetxea hernaniarra izango da lehian. Barrenetxea IVak Juaristi izango du lagun eta Uterga-Ion, aurrez aurre. Ligaxkan azken hauek nagusitu zitzaizkien eta errebantxa hartzeko aukera izango dute, finalerako pasea lortzeaz gain.
Neurketa parekatua
Bi bikote hauen arteko finalerdian, ez dago faboritorik. Oso neurketa parekatua espero da. Estilo desberdineko bi bikote izango dira aurrez aurre, eta erremontean punta-puntan dabiltzanak. Uterga errematean nagusitzen den aurrelaria da; Juaristi, berriz, kolpean. Ion, ofizioa primeran ezagutzen duen erremontista da, baina aurrean izango du Barrenetxearen kolpea, txispa eta sakea.
Beste finalistak ere gaur erabakiko dira: Urriza-Endika edo Etxeberria IV-Etxeberria III.