Euskerak, 365 egun.

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 4a, 01:00

Euskararen Nazioarteko Eguna izan zen atzo eta, besteak beste, ekintza ugari antolatu zituzten herriko ikastetxeetan. Institutuan, ikasle eta irakasleek bat egin zuten goizeko 11:00etan eta argi utzi zuten euskeraren eguna, egun bat bakarrik ez, urteko gainerakoak ere badirela, hau da, 365 egun. Gelaka banatuta, ekimen desberdinak ere egin zituzten: jokuak, bideo eta pelikula laburren emanaldiak, hamaiketakoa... Eta denen artean, Mihiluze erraldoia. Irakasleek, berriz, Bertsolari Txapelketaren inguruko porra antolatu dutela jakinarazi zioten ikasleek Kronikari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!