Joxe Manuel Manzisidor ‘Budy’ da egilea eta liburu horretan kontatzen du bere bizia, izan dituen eragozpenak eta zer lortu duen. Hitzaldia bihar izango da, 19:00etan Biterin.
Atzo, abenduak 3, Desgaitasunaren Eguna izan zen eta horren harira, hitzaldi bat antolatu du Koxka elkarteak. Hizlaria izango da, Joxe Manuel Manzisidor Budy. Manzisidorrek liburu bat idatzi du: Garun paralisia daukat, baina ez nago gaixorik. Liburu horretan kontatzen du bere bizia, izan dituen eragozpenak, zer lortu duen eta zein duen bere borroka.
Hitzaldia bihar izango da, 19:00etan Biterin.
Koxka elkarteak gonbitea egiten die herritarrei hitzaldira joateko; «pertsonaren bizitza zein anitza eta aberatsa den ikasteko».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!