«Zubietako erraustegia bertan behera uzteak ondorio kaltegarriak izango ditu hernaniarrentzat»

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 3a, 01:00

Hernaniko sozialistek kritikatu dute, Bilduk erraustegiarekin izan duen gestioa, eta gaineratu dute konstruktorei ordaindu beharreko kalte ordaina herritarrek ordaindu beharko dutela.

Bilduk erraustegiaren inguruan izan duen gestioa oso txarra izan dela kritikatu du Hernaniko PSE-EEk. Eta gaineratu du, ondorioek herritarrengan eragingo dutela. «Bilduren Diputazioak eta erraustegia egiteko ardura zuten konstruktoren arteko akordioak, 13.200.000 euroko kalte ordaina biltzen du, hau da, lehengo bi mila berrehun milioi pezeta baino gehiago. Zubietako proiektua bertan behera uzteak ondorio kaltegarriak izango ditu hernaniarrentzat». Hala azaldu du: «Kopuru horretatik, Hernanik 264.000 euro ordaindu beharko ditu, ia 44 milioi pezeta, eta ingurumen diputatuak (Bildu) esan duen bezala, hondakinen tasaren bidez ordainduko da. Hau da, Hernaniko herritar bakoitzak ordainduko du».


«EAJ-PNVk ere Bilduk bezainbeste ardura dauka»
Sozialistek diote, Gipuzkoak egun, ez duela irteerarik hondakinen arazoaren konponbidea erabat geldituta dagoelako eta milioiak kobratuko dituzten konstruktorei erantzun behar dielako. «Besterik gabe, hutsaren hurrengoa egiteagatik. Eta dena Bilduri eskerrak eta EAJ-PNVren erruagatik», azpimarratu dute. «EAJ-PNVk Bilduk be­zain­beste ardura dauka edo gehiago. Gertatzen ari denak zerikusi zuzena dauka be­raie­kin. Guztia zehaztasunez kalkulatua dago. Jeltza­leek utzi egin diote Bilduri lurraldea gobernatzen, nahiz eta sozialistek eskua luzatu behin baino gehiagotan. Argi dago bi alderdi hauen estrategien atzean, interes elektoralak daudela eta ez Bilduk, ez EAJ-PNVk, ez dute herritarrengan pen­tsatzen ezta segundo ba­kar batean ere», gaineratu du­te. «Konstrukto­rei aldez aurre­tik iritsi zaie abenduaren 22a. Herritarrei, berriz, ikatz beltza, izan ere, bai Bilduk bai EAJ-PNVk zigortzea erabaki dute aukera duten guztietan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!