Udal Liburutegiak istorioegile tailerra antolatu du 8-9 urteko haurrentzako. 12 lagunentzako tailerra izango da eta izen ematea zabalik dago gaurtik, plazak bete arte. Tailerraren helburua da, haurrak, joku askean eta bere egunerokoan, istorioak asmatzeko daukan joerari jarraipena ematea. Tailerra, abenduaren 23, 26, 30 eta urtarrilaren 2an izango da, 11:00etatik 12:30etara. Izena, Liburutegian bertan eman behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!