Zazpigarren postua lortu du Peru Alfaro triatleta hernaniarrak Cozumeleko Ironmanean (Mexiko). Igandean jokatu zen eta Alfarok 08:29:04ko denbora behar izan zuen proba bukatzeko. Berez, honako distantziak ditu Ironman batek: 3,8 km igeri, 180 km bizikletan eta 42,2 km korrika. Dena dela, itsasoaren egoera zela eta, 3 km egin zituzten igeri. Alfarok 00:35:13ko denbora behar izan zuen igeri, 04:41:29 bizikletan eta 03:12:22 korrika. Irabazlea Michael Weiss austriarra izan zen (07:55:23) eta Eneko Llanos gasteiztarra hirugarren geratu zen (08:05:21).
Hawaiiko Ironmana
helburu
Peru Alfarok aurreneko aldiz hartu zuen parte Ironman batean, igandean, eta emaitza ederra lortu zuen aurreneko 10en artean sartuta. Bere helburua, puntuak pilatzen joatea da eta 2014ko Hawaiiko Ironmanean parte hartzea.