Europako lurralde desberdinetan hainbat kontzertu eman ostean, Hernanira iritsiko dira Ensamble Moxos taldeko kideak. Ostegunean izango da hori, iluntzeko 20:00etatik aurrera, San Joan Bataiatzailea parrokian. Kontzertu hau, Taupadak GKE-ONGak antolatu du sentsibilizazio ekimenen barruan, Hernaniko Udalak lagunduta.
Musika eta antzezpena
Ensamble Moxos taldea Boliviako 20 gazte indigenek osatzen dute. Raquel Maldonado irakaslea dute zuzendari. Kontzertuetan, antzezpenak ere badu lekua eta Espainiako konkistaren aurrean, indigenek erakutsitako erresistentzia irudikatzen dute, besteak beste.