Hotzak ez zituen ikaratu ez artisauak, ez hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 2a, 01:00

Hotz zen atzo, baina jantzi-jantzi egin, eta kalera atera ziren bai artisauak eta bai hernaniarrak. 34garren aldiz egin zen Artisau Azoka atzo Hernanin, Pablo Lasa uztargileak ideia izan zuenetik, eta Gipuzkoako bigarren zaharrena dela esaten da.

Atzo ere era Gipuzkoa guztitik etorritako artisauak izan ziren, eta larru, beira, trapu, egur, zilar eta abarrak eskuz landu eta ekarri zituztenak. Aukera ezinhobea, pi­txi bat nahi, edo erramintaren bat behar zuenarentzat. Artilezko arropak, larruzko pelotak eta irudiak, egurrezko kutxara, tenedore eta espumaderak... zilarrezko eta zeramikazko koilareak, haziz egindako pultserak eta belarritakoak... Neumatiko erabiliak edo trapu erabiliak hartu eta konplementuak eginak zituzten beste batzuk... ez zen aukera faltarik.

Janaria eta espektakulua
Taloak ere jarri zituzten, ba­rre­nak berotzeko, eta baita pastel, gazta, ezti eta abar. Espektakulua, berriz, Irazuk eta bere zerra-motorrak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!