‘Erase una vez los Golden’ kontzertua, gabon kutsuko abenduari hasiera emateko

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 2a, 01:00

Ostegunean hiru ekitaldi Hernanin: Golden Apple Quartet-en kontzertua, Koxkak antolatutako hitzaldia, garun paralisia duen Budy-ren eskutik, eta mintzodromoa. Gabonetako 15 ekitaldi ere badira abenduan.

Azpimarratzen hasi eta ezta erraza ekitaldi bat bereizten, abenduko ekitaldi guztien barruan. Aste honetan bertan, Golden Apple Quartet talde ezaguna izango da Hernanin, ostegunean. Egun berean ordea, hitzaldi interesgarria dago, garun paralisia daukan J.M. Mani­zi­si­dor Budy-k emana.

Eta horrez gain, aste osoa markatuko duen Euskararen Egu­naK programaren ba­rruan mintzodromoa dago ostegunean, eta kale antzerkia ostiralean. Erakusketa ere jarria egongo da Biterin, aste osoan (baita abenduaren 3an ere, Biteri itxita egon arren,  aldameneko atetik sartuta).

Hitzaldia, energia garbiak
Ekintza sail polita dago hu­rrengo asteetan ere. Horien artean hitzaldiak, energia garbiak (abenduak 10), edo Toti Martinez de Lezea (abenduak 10) adibidez.

Gabon kutsurik ez du faltako abenduak, eta horrekin lotutako 15 ekitaldi eta kon­tzertu izango dira.

ABENDUKO KULTUR AGENDA
  • Abenduak 4-19 Bisuteria-Abalorioak ikastaroetan izena emateko epea.
  • Abenduak 5 Hernani’n Musik: Golden Apple Quartet. Erase una vez los Golden. 25 urteurrena. Biterin, 22:00.
  • Abenduak 5 Hitzaldia: Garun paralisia daukat baina ez nago gaixorik. J.M. Manzis­i­dor Budy. Koxka. Biterin, 19:00.
  • Abenduak 5 Euskararen EgunaK. Mintzodromoa. Biterin, 10:00 / 18:00.
  • Abenduak 6 Euskararen EgunaK. Kale Antzerkia, 13:00. Gero, Topa.
  • Abenduak 9 Zilegi Eskola: Palindromo tailerra. Biterin, 09:30 / 14:30 / 19:00.
  • Abenduak 10,17 Hitzaldiak: Toti Martinez de Lezea eta Koldo Martinez Garate. eta 18 Dokumentala. Biterin, 19:30
  • Abenduak 10 Zilegi Eskola: Hitzaldia. Energia berriztagarriak sortzea eta erosle kooperatiba. Biterin, 19:00.
  • Abenduak 10 Errumaniarren kanpamendua. Amher. Biterin, 19:00.
  • Abenduak 11 Entrenamendu mentalaz zoriontasuna lortu. Urko Arozena. Biterin, 19:30 euskeraz 20:30 gaztelaniaz.
  • Abenduak 12 Hitzaldia: Harrera elkartearen aurkezpena. Juankar Ioldi/Jon Ugarte. Natza. Udaletxean, 19:00.
  • Abenduak 14 Kontzertua. Ibaeta abesbatza. Kantuz. Milagrosan, 19:30.
  • Abenduak 14 Kalejira. Ttarla dantza taldea. Gudarien plazan, 12:30.
  • Abenduak 14 Santo Tomas eguna. San Joan Konpartsa. Plaza Berrin, 11:00. -Erromeria. Patxi Perez. 18:30
  • Abenduak 16 Gabon kanten jaialdia. Herriko eta ikastoletako abesbatzak. San Joan Bataiatzailean, 20:00.
  • Abenduak 18 Gabonetako kontzertua. Musika Eskolako perkusio eta teklatua. Milagrosa eta Biterin, 17:00 eta 19:00.
  • Abenduak 21 Gabonetako kontzertua. Ozenki eta Musika Banda. Milagrosan, 19:30.
  • Abenduak 22 Gabonetako Txistu Kontzertua. Txistulari Banda eta biolin bikotea. Milagrosan, 13:00.
  • Abenduak 23 Olentzeroa kaleetan barrena. Musika Eskolako ikasleak. Gudarien plazan, 17:00.
  • Abenduak 24 Olentzeroa baserriz baserri. Biteritik (autobusez), 15:30.
  • Abenduak 24 Gabon kantak. Goiz Eguzki abesbatza. Kalez kale, 16:30.
  • Abenduak 24 Gabon kantak. Parrokiko korua. Agustindarren elizan, 17:00.
  • Abenduak 24 Olentzeroa kalean barrena. Ttarla dantza taldea. Gudarien plazan, 18:00.
  • Abenduak 24 Gabon gaueko kale buelta. Kantuz abesbatza. Milagrosatik, 18:00.
  • Abenduak 24 Gabon gaueko erronda. Musika Banda. Gudarien plazatik, 20:00.
  • Abenduak 25 Eguberri eguneko Alborada. Musika Eskolako Txistulariak. Kalean.
  • Abenduak 27 Haurrentzat tailerrak. 6-11 urte. Udaletxeko arkupeetan, 16:30-18:30.
  • Abenduak 27 Gabonetako kontzertua. Musika Eskolako txistulari, abesbatza eta Hernasax. Milagrosan, 19:00.
  • Abenduak 31 Urtezaharretako Erronda. Ohitura Zaharrak abesbatza. 17:30.
ERAKUSKETAK
  • Abenduak 4-18 Pintura erakusketa. Peio Goello. Biterin, 18:00-20:00.
  • Abenduak 2-5 Euskeraren inguruan ikastetxeek egindako lanak. Euskararen EgunaK.
GAZTE TXOKOA
  • Abenduak 7 Gazte Txokoko pareta margotu.
  • Abenduak 13 Mahai tenis txapelketa.
  • Abenduak 17 Bideojokoak.
  • Abenduak 21 Santo Tomas festa.
  • Abenduak 26 Ginkana erraldoia Hernanin zehar.
  • Abenduak 27 TRAS festa egunean zehar eta ginkanako irabazleei saribanaketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!