Jon Mikel Udakiola hernaniarrak irabazi du aurten Rekalde Ortzadar Komiki lehiaketa, Txorimaloa izeneko komikiarekin. Lehiaketa Deia egunkariak eta Rekalde aretoak antolatzen dute eta aurtengoa hirugarren edizioa izan da. Udakiolaz gain, beste hernaniar batek ere irabazia du sari bera, lehiaketaren aurreneko edizioan: Alai Zubimendik. Lehiaketako komiki irabazleekin erakusketa jarri dute Bilboko Rekalde aretoan, abenduaren 8a bitartean. Bertan daude Udakiolaren komikiak; eta baita Alai Zubimendirenak ere, aukeratuak izan baitira.