getxo Artea talde gogorra da, eta halaxe erakutsi zuen atzo, etxean jokatutako partiduan. Hernanik estu hartu zuen hasieran, eta aurretik jarri zitzaion, baina maila izugarria erakutsi zuten bizkaitarrek eta deskantsurako aurretik jarriak ziren.
Lau entsaio egin zituen Getxok atzo, eta garaipeneko lau puntuaz gain, bosgarren bat lortu zuen horregatik, eta sailkapeneko oilarren artera inguratu dira. Besteak beste, aipagarriak Linklaterrek lortutako lau transformazioak eta zigor golpea, eta Zabaloyren bi entsaioak.
Hernaniko entsaioak Esnal eta Jon Otxotorenak egin zituzten. Hernaniarrak puntu dexente dituzte oraindik, baina sailkapenean erditik behera jarriak dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!