Hernanik behar zuen irabaztea, eta atzo lortu egin zuen, Azpeitiko Lagun Onak taldearen kontra. Partidu estua, borrokatua, emozioz betea jokatu zuten bi taldeek. Hernaniarrak nagusi izan ziren partidu guztian zehar, eta urduritasunak eragindako huts dexente egin zituzten. Poste bat, portero aurrean bi baloi on... ez zuten asmatu partidua bukatzeko 6 minutu falta ziren arte. Oier atera berria zen zelaira, eta berak sartu zuen sareetara, despeje baten ondoren. Lasaitasuna irabazi du Hernanik. Taldea angustia pixka batekin zegoen eta atzo irabazita, uxatu dituzte mamuak momentuz. 1-0 eta datorren astean ere irabaztera aterako dira hernaniarrak, Getariakoren kontra.