Afari musikatua, ‘Ben Baba e Urubu’ taldearekin, Goiz Argi tabernan

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 1a, 01:00

Festa izango da gaur Goiz Argi tabernan, afari musikatua izango baitute Ben Baba e Urubu taldearen eskutik. Estilo berezian egingo dute afaria, reggae akustikoaren musika moduan. Igande pasiboei sua deitu diote ekimenari eta gehiagotan egiteko asmoa ere badute. Gaur, 20:00etatik aurrera ariko dira, Goiz Argin (Nafar kalea, 1).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!