Gazteen Dantza Suelto Txapelketa, gaur, bost bikoterekin

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 1a, 01:00

Gipuzkoako bost bikote ariko dira gaur Biterin, Gazteen Dantza Suelto Txapelketan. Hernaniko Udalaren laguntzarekin Kriskitiña dantza taldeak antolatu du txapelketa, urtero bezala, eta fandangoa eta arin-arina dantzatuz lehiatuko dira. Dantzarien Biltzarreko kideek egingo dute epaile lana, eta txapela eta zapiak izango dira irabazleentzat. Trikitixa jotzen Beñatu Luluaga eta Aitzol Txapartegi. Eguerdiko 12:00etatik aurrera, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!