Artisau Azoka antolatuko dute 34garren aldiz, gaur, Hernanin. Pablo Lasa uztargilearen omenezko azoka da eta Gipuzkoako 26 artisau bertan izango dira, 9 hernaniarrak. Horrez gain, beste 5 postu gastronomiko ere jarriko dituzte, eta zerra-motor erakustaldia emango du Karlos Irazu larrauldarrak.
Goiz eta arratsaldeko festa izango da, goizez 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldean 17:00etatik 20:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!