Euskerak ze ibilbide egin duen ezagutzeko aukera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 1a, 01:00

Hernanin euskerak egin duen bidea zein izan den jakin nahi duenak tour linguistikoa dauka gaur, goiz pasa eginez eta jendearen azalpenak entzunez, historia pixka bat egiteko aukera paregabea. Joxe Luis Urdangarinek gidatuko du bidea. Bost geldialdi egingo dituzte, eta bakoitzean azal­pe­nak emango dituzte euskerari buruz. Plaza Berrin, 11:00etan. 

Aurkezpen ofiziala eta lasterketa atzo
Euskeraren EgunaK atzo aur­kez­tu zituzten Biterin, egitarau zabaleko ekimena. Udal ar­du­radunak eta Hernaniko hainbat taldetako kideak bertan izan ziren. Arratsaldean, euskeraren aldeko lasterketa izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!