«Gure esku dago euskara lanean ere erabiltzea»

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 30a, 01:00

Comercial Hostelera del Norte enpresarentzat biga­rren urtea da `Baietz Gure­an!` ekimenean parte har­tzen. Honi esker urteetan, enpresaren sorreratik, egon diren hizkuntza ohi­tu­rak pixkanaka aldatzen doaz. Asko laguntzen du langileen artean euskara izatea hizkuntza nagusia. Horrek bidea erraztu due­lakoan dago Aritz Ajuria bertako langilea.

Zergatik erabaki zenuten Baietz Gurean egitasmoarekin bat egitea?
Gure enpresan langile gehie­nak euskaldunak dira eta gure egunerokoan, eus­kara oso barneratuta dago. Hala ere, iraganeko ohitu­rak eta egiteko modu­ak oso barneratuak daude enpresan eta denak gazte­leraz, beraz, poliki bada ere, euskara enpresan barnera­tzea garrantzizkoa iruditu zitzaigun.

Zein zen euskararen egoera zuen enpresan?
30 urte baino gehiago ditu Comercial Hostelera del Nortek eta normala den bezala 80ko hamarkadan euskarak zuen presentzia askoz gutxiago zen egungo egoerarekin alderatuta. Aipatutako iaraganeko ohitura horiek enpresan oraindik diraute eta zaila da, betidanik modu batera ezagutu dituzun gauzak, izenak edo dokumentuak al­datzea, baina lan horre­tan gabiltza orain.

Enpresan orain euskararen egoera hobea dela esango zenuke?
Poliki-poliki bagabiltza gauzak aldatzen. Garran­tzi­tsue­na, lankide gehie­nek euskara asko bizi dugula da eta gure artean euskaraz aritzeko ohitura dugula. Oinarri hau iada edu­kita, prozedura aldaketak, formalismozko gauzak aldatzea edo dokumentu­ak itzultzea gutxika-gu­txika egingo ditugun alda­ketak izango dira.

Bigarren urtea da egitasmoarekin bat egiten duzuela. Zeintzuk izan dira emandako aurrerapausoak?
Une zailak dira enpresa mun­duan, ekonomia gaiz­ki dago eta enpresa gehie­netan gauzak zail daude. Testuinguru honetan, edozein proiektu aurrera ateratzea zaila bihurtzen da izan ere, egunerokoak eta krisia gaindi-tzeko la-nek gainditzen gaituzte ia. Hala ere, euskararen ingu­ru­an enpresaren konpro­me­zua argia da eta ohitu­rak aldatzea eta euskara­ren presentzia handiago izatea gure helburu argiak dira urte honetan ere.

Nola baloratzen duzue udalek halako ekimenak bultzatzea?
Aipaturiko krisi egoera hau udaletan ere nabaria da, beraz horrelako proiek­tuak aurrera atera­tzea txa­logarria iruditzen zaigu. Euskararen inguruan, euskaldun gehienak izuga­rriz­ko estima diogu hiz­kun­tzari, baina jendea, ka­su ho­netan eskualdeko udaleta­ko teknikari horiek euskara­ren etorkizunean horrelako indarrarekin lan egiten ari direla ikustea guretzat oso handia da eta horrela jarrai dezaten desio dugu noski.

Animatuko zenituzke beste enpresak bat egitera?
Noski, animatuko nituzke bai enpresak. Euskararen etorkizuna, gure esku dago, euskaldunon esku, eta gu saiatu behar gara euskara gure lan espa­rruan, enpre­sa munduan ere geroz eta normalizatuagoa egoteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!