Finalerdietako pasea lortuta, bigarren postua jokoan, Juaristi eta Barrenetxeak

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 30a, 01:00

Erabakita daude Binakako Txapelketako finalerdiak ze erremontistek jokatuko dituzten. Eta gaur, postuak izango dira jokoan. Endika Barrenetxea hernaniarrak eta Juaristik, Uterga eta Ion izango dituzte aurrez aurre eta irabaziz gero, bigarren postua lortuko dute. Beste partidua Ezkurra-Agirrezabala eta Etxeberria IV-Etxeberria IIIaren artekoa izango da. Aurrenak eliminatuta daude eta etxeberriatarrek irabaziz gero, hirugarren postua ziurtatuko lukete eta bigarren postua lortu dezakete, Uterga eta Ionek irabazten badute. 16:00etatik aurrera jokatuko dira, Galarretan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!