Hernanik Getxoren aurka jokatuko du gaur 17:00etatik aurrera, Fadura zelaian. Trikoloreek ez dute askotan irabazi talde bizkaitarraren zelaian, baina estatistikak hausteko asmoz joango dira gaur. Getxok azken bi partiduak irabazi ditu eta moralez gainezka, partidu zaila izango dute hernaniarrek. Eskarmentu haundiko etxeko jokalariak ditu gainera: Beñat eta Iker Lavin, Bittor Aboitiz, Gorka Garate... eta baita atzerrikoak ere: Dan Snee, Brad Linklater, Zabaloy, Dan Barlow... Trikoloreek maila ona eman zuten aurreko asteburuan, nahiz eta azken unean galdu eta gaur ere gogor borrokatuko dute. Igor Genuaren falta izango dute, beste behin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!