Enpresak euskalduntzeko urrats erraz bezain sendoak

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 30a, 01:00

`Baietz gurean!´ Burun­tzaldeko herrietako 10 lan­giletik gorako enpresei zuzendutako egitasmoa da. 2010etik Buruntzalde­ko Udalen asmoa da aha­lik eta enpresa gehien jar­tzea euskararen erabilera normalizatzeko bidean, eta horretarako, helburu instrumental batez balia­tzea erabaki dute, Hiz­kun­tza Politikarako Sail­bu­ruor­detzak ematen duen ziurtagirietakoren bat lor­tzeko bidean en­pre­sak jartzea, eta ibilbi­de horre­tan diruz lagun­tzea. Buruntzaldeko udalek duten helburua da, Bikain ziurtagiria erreferente har­­tu­ta, euskararen era­bi­­lera normalizatzeko bi­de­ra erakartzea enpresak, horretarako aurrerapau­so­ak diruz lagunduz. Ekimen honetan parte hartzea erabakitzen du­ten enpresei azterketa bat egiten die enpresa ahol­ku­la­riak egoera linguisti­koa zein den jakiteko. Horretarako, HPSk `Lan Hitz´ programaren barru­an definituta duen Erre­ferentzia Marko Estanda­rra erabiltzen du. 0-1000 puntuko tarte­an neurtuko da egoera. En­presa aholkulariak txos­­tena egingo du zehaz­tuz neurketaren emaitza eta enpresa horrek hurbilen duen Bikain Ziurtagirirako bidean egin beharrekoak. Bide horretan, 100 pun­tuko salto bakoitzeko ja­so­ko dute diru saria Uda­laren eskutik. Hasie­rako puntuak gehiago sarituko dira: 0-500 tartean 700 euro salto bakoitzeko, 501-800 artean 500 euro, eta 801-1000 artean 300 euro. Enpresak parte hartzea erabakitzen duenean, urte beteko hitzarmena sina­tzen du Udalarekin, luza­tzeko aukerarekin, eta hi­tzar­men horretan jasoko da, besteak beste, udalak enpresari eman diezaio­keen dirulagun­tza­ren in­gu­ru­ko informa­zioa.

2004tik lanean
Buruntzaldeko udalek 2004e­an ekin zioten es­kual­deko lan munduan euskararen erabilera nor­ma­lizatzeko sustapena egiteko programari. Hel­bu­rua zen ahalik eta en­pre­sa gehien martxan jartzea euren euskara pla­na egi­ten. 20 enpresa in­guru abia­tu dira geroztik euska­ra planetan eta aipa­tu behar da, horieta­ko batzuk oraindik jarrai­tzen dutela planaren fa­se­ren batean. Plan hauek burutzen ari diren enpresek Hiz­kun­tza Politika Sailbu­ruor­de­­tza­ko diru lagun­tzak jasotze­ko aukera dute eta horre­ta­rako urtero ateratzen den deialdia baliatuz eskaera egiten dute. Aurtengoan, eskualde­an `Lan Hitz´ programa­ren bidez ematen diren la­gun­tzak adibidez: Auto­ca­­res Aizpurua (Usurbil), Berrio­la S. Coop (Usurbil), Gale­mys S.L. (Hernanin egoitza bat), Latz (An­doain), Orona (Hernani) , S.Izaguirre S.A. (Usurbil), Selectiva San Marcos UTE (Hernani), Telesonic S.A. (Lasarte-Oria) edota Victo­rio Luzu­ria­ga Usurbil (Usurbil) enpresek jaso dute. Bestalde, aipatu beza­la, 2010etik `Baietz gure­an!´ egitasmoa garatzen ari dira Buruntzaldeko uda­lak, eta lanketa ho­rren ondorioz hainbat dira momentu honetan euska­ra­ren erabilera normaliza­tze­ko lanetan ari diren enpresak. Besteak beste, Kateale­gaia, Sulabe, Ada­rra, Latz, Horma, Etxebe­rria, Hoste­lera del Norte S.L. eta Aldikar autoak S.L.

Hurrengoak hornitzaileak
Lan mundua euskal­dun­tzen jarraitzeko eta herri­tarrari zerbitzu hobea es­kain­tzeko helburuarekin, Buruntzaldeko udaletako hornitzaileengana hel­tzea da jarritako hurrengo erronka. Hornitzaileak aukeratzeko garaian, aha­lik eta herri edo udal, gehienetako hornitzaile­ak izatea baloratuko da baita enpresa gure eskualdean kokatzea besteak beste. Egun udalek baldintza pleguen bitartez erregu­latu dezakete hornitzai­leen hizkuntzako bete­beha­rrak baina beti ez da aukera hau egoten kon­tratazio motaren arabera­koa delako. Hori dela eta, Burun­tzal­deko udalen helburua da hornitzaile hauekiko ha­rremana, idatzizkoa be-za­la ahozkoa, euskaraz iza­tea, eta horretarako behar duten laguntza es­kain­tzea. Ahalik eta hornitzaile gehienetara iritsita `Bai­etz gurean!´ egitasmoa­ren bi­dez hizkuntza politika egokia ezartzeko lagun­tzak eskainiko dira doku­mentazioa euskaraz jar­tze­ko, errotulazioa euska­ra­tzeko baita leh­enengo hitza euskaraz izan dadin beti.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!